- Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako #MendikoAhotsak zikloak datorren ostegunean izango du jarraipena, Mamen Etxaniz mendizale, abenturazale eta bidaiari azpeitiarrak Soreasu antzokian (19.00etan) eskainiko duen emanaldi batekin. Etxanizek joan den urtean egin zuen The Great Himalaya Trail-en bizitako esperientzia azalduko du. Erronka horretan, 1.100 kilometro egin zituen oinez, 62 egunetan 65.000 metroko desnibela gaindituz.