‘Getariako txakolina bertsotan’ ikusteko sarrerak geratzen dira

30.10.2021 | 23:42

Azpeitia – Udalak jakinarazi du oraindik dagoela asteazkenean Basazabalen (19.00etan) egingo den Getariako txakolina bertsotan ikuskizunerako sarrerak erosteko aukera. Bertso saio tematiko horretan Unai Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariek parte hartuko dute, Mikel Garaizabal ardo dibulgatzailearekin batera. Sarrerak entradium.com plataforman eros daitezke (10 euro).

noticias de noticiasdegipuzkoa