- Aizkibel Udal Liburutegiak jakinarazten du udako ordutegia izango duela gaurtik abuztuaren 31ra bitartean. Hori dela eta, astelehenetik ostiralera ekipamendua 9.30etik 13.30era bitartean erabili ahalko da. Hori bai, astean bi egunetan (astearteetan eta ostegunetan), arratsaldez ere bi orduz irekita izango da liburutegia, 18.00etatik 20.00etara arte, hain zuzen ere.