- Azpeitiko Udal Liburutegiak LH1eko haurrei zuzendutako eskulan tailerra antolatu du datorren astelehenerako.

Tailerra 17.30ean hasiko da eta plaza mugatuak direnez bertara-tzeko interesatuek aurrez eman behar dute izena liburutegian bertan, 943 157 195 telefono zenbakira deituta edo 688 815 506 zenbakira WhatsApp mezua idatzita (izena gaur arte eman daiteke).

Izena emateko epea amaituta, Liburutegiak zozketa egingo du tailerrean parte hartzeko interesa agertu duten umeen artean, "denek aukera berdinak izan di-tzaten". Jarraian, tailerrean parte hartuko dutenekin harremanetan jarriko dira liburutegitik.