- Iraurgi Berritzen garapen agentziak jakinarazi du Lanzituz, lan sozietateak sortuz egitasmoaren barruan antolatutako Ideiatik enpresara ikastaroaren XIV. edizioan parte hartzeko izena emateko epea irekita dagoela. Beraz, negozioren bat martxan jar-tzeko ideiaren bat dutenek 688 601 299 telefono zenbakira dei egin edo ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbidera idatz dezakete.