Zuhaitza lehiaketara aurkeztutako irudiak, 10era arte ikusgai

03.01.2021 | 23:40

Azpeitia – Azpeitiko Argazki elkarteak eta Lagun Onak mendi bazkunak Juan Joxe Agirre zenaren oroimenez antolatu zuten Zuhaitza argazki lehiaketara aurkeztutako 45 irudiak hilaren 10era bitartean ikus daitezke Betharram aretoan. Astelehenetik ostiralera erakusketa 18.00etatik 20.00etara bisita daiteke eta asteburuetan nahiz jaiegunetan 12.00etatik 14.00etara.