- Azkoitiarrek eta herrira gerturatzen direnek parrokian egokitutako Jaiotza ikusgarriarekin disfrutatzeko aukera dute aurtengo Gabonetan ere.

Parrokiak herritarrak animatu nahi ditu Jaiotza ikustera gerturatzeko. Hori bai, COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, bisitak "segurtasun neurri guztiak hartuta" egingo dira. Hala, "gehienez, hamar pertsona batera egon ahalko dira Jaiotza ikusten". Era berean, Jaiotza bisita-tzeko "ate nagusitik sartu behar da eta parrokiako atzeko atetik atera". Nola ez, bisitariek "eskuetako gela bota eta distantziak mantendu behar dituzte".

Astelehenetik larunbatera Jaiotza 10.00etatik 12.30era eta 17.00etatik 19.00etara bisita daiteke eta igande eta jai egunetan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 19.00etara. Bestalde, Parrokiak jakinarazi du Urte Berri eguneko eukaristiak Santa Klaran (9.00), Urrategin (10.00), Martirietan (11.30) eta Parrokian (10.00etan erderaz eta 12.30ean Meza Nagusia) izango direla.