- Udalak gaur zabaldu du bere sare sozialen bitartez herritarrak Gabonak zoriontzeko Bizkargi musika eta dantza eskolarekin elkarlanean egin duen Gabonak badatoz bideoa. Grabaketa honetarako (azaroaren 28an egin zen herriko txoko ezberdinetan) Musika eskolakoek Toy Story filmeko soinu banda ezaguna hartu dute; Aintzane Agirrebeña pandero irakasleak abestiaren letra sortu duelarik. Ahotsa, berriz, Paula Diazek jarri du.