- Azaroaren 26ko Osoko bilkuran aho batez onartua izan ondoren, Zestoako Udalak eta Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkarteak aste honetan sinatu duten bi erakunderen arteko lankidetza hitzarmena.

Akordio horrekin Udalak herri hezitzaileen filosofiarekin bat egiten duela adierazten du eta Zestoa Oinherri elkartetik sustatzen ari diren herri hezitzaileen sarera gehitu da.

Udalak 1.500 euroko ekarpena egingo du eta, trukean, herri hezi-tzaile izatearen ikuspegiarekin lanean diharduten sareko beste herriekin esperientziak partekatuko ditu, Oinherrik eskaintzen duen aholkularitza jasoz.