Marrazki lehiaketa izango da Santo Tomas egunean

Azpeitiko merkatarien elkarteak antolatu du eta haur eta gaztetxo guztiek har dezakete parte

19.12.2020 | 23:57

Azpeitia – Pandemia dela eta, aurtengo Santo Tomas eguna ezin izango da ohiko moduan ospatu Azpeitian baina Bertan merkatarien elkarteak haur eta gaztetxoei zuzendutako marrazki lehiaketa antolatu du egun horretarako.

Sariketak hiru maila izango ditu (LH 1-3; LH 4-6 eta DBHkoentzat) eta partehartzaile guztiek Gabonen inguruko marrazki bat egin beharko dute, din A4 neurriko paperean. Lanak udaletxe azpian jarriko den postura eraman beharko dira, Santo Tomas eguneean eta 10.00tatik 12.00tara.

Diart arte eskolakoek osaturiko epaimahaiak maila bakoitzeko hiru lan sarituko ditu, 50, 30 eta 20 euroko erosketa-bonoekin.