- Azpeitiko Sarek euskal presoen eta hauen senideen eskubideak aldarrikatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako.

Egitarauari hasiera emateko ekitaldia egongo da hilaren 24an (19.00etan) Plaza Nagusian.

Hilaren 30ean, berriz, Miren Ilarreta eta Onintza Ostolaza abokatuek Josu Urbieta eta Gotzon Aranburu preso azpeitiarren egoera azaltzeko hitzaldia eskainiko dute (18.30ean) Sanagustin kulturgunean.

Amaitzeko, "bakea, konponbidea eta bizikidetza aldarrikatzeko" manifestazioa izango da urtarrilaren 9an herrigunean (17.30ean hasiko da, Plaza Nagusitik).