Bi ekitaldi antolatu dituzte Haur eta Nerabeen egunean

18.11.2020 | 02:41

zarautz – Bihar, Haur eta Nerabeen Nazioarteko Eguna ospatuko du Zarautzek. Udalak bi ekitaldi antolatu ditu Modelo aretoan. Batetik, 4-8 urtekoentzat ipuin kontalari bat izango da 17.30ean, eta bestetik, 9 urtetik gorakoentzat film bat eskainiko da 19.00etan. Bi ekitaldietarako sarrera doakoa izango da, baina aurrez hartu behar da gonbidapena; gaur arratsaldean ( Zigordia kalea, 34) edo bihar, Modelo aretoko leihatilan.