‘Botadun katua’ haurrentzako antzezlana dago bihar

13.11.2020 | 01:25

Azkoitia – Glu-Glu konpainia ezagunak 3 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dagoen Botadun katua antzezlana taularatuko du bihar (18.00etan) Azkoitiko Baztartxo antzokian. Antzezlana zuzenean ikusteko sarrerak (prezioa lau eurokoa da) Baztartxoko leihatilan erosi beharko dira (emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko dute).