- Azpeitiko Udalak hilaren 29an herrian abiatuko diren XXVIII. Euskal Antzerki Topaketen ikuskizunetarako sarrerak jarri ditu salgai, www.azpeitia.eus web gunearen bitartez.

Osasun egoera dela eta, ohi baino aforo txikiagoa izango du aurten Soreasu antzokiak eta horregatik Udalak "sarrerak aurrez erostea" gomendatzen du.

Edonola ere, haur, gazte eta helduentzako hamaika antzezlan ikusteko aukera egongo da hilaren 29tik azaroaren 20ra bitartean. Nobedade gisa, helduen ikuskizunak 19.30ean izango dira eta umeenak igande arratsaldeetan beharrean larunbat arratsaldeetan egingo dira.