- Sarrerak agortuta izan arren, Jotakie eta Immaculate Fools taldeek hilaren 19an Azpeitian eskaini behar zuten kontzertua bertan behera geratu da, "zezen plazan gaur gaurkoz eska-tzen diren segurtasun irizpideak betetzea ezinezkoa delako".

Antolatzaileek ikuskizuna osasun eta segurtasun baldintza guztiak beteta gauzatzeko protokolo zorrotza prestatu zuen "baina ezinezkoa izan da Eusko Jaurlaritzaren eskakizun guztiak betetzea".

Internet bidez erositako sarreren dirua automatikoki itzuliko da eta fisikoki erositakoak Sanagustinen itzuli ahalko dira.