Musika Eskolako kalejira eta jaialdia izango dira igandean

16.07.2020 | 00:11

Azpeitia – Azpeitiko Juan de Antxieta Musika Eskolak emanaldi bikoi-tza antolatu du datorren iganderako. Hasteko, Musika Eskolako ikasleen kalejira egongo da (12.00etan) erdiguneko kaleetan zehar. Hori amaitzerakoan, berriz, musika eta dantza ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian (12.30ean). Koronabirusak eragindako egoera dela eta, jaialdia ikusteko segurtasun eta higiene neurriak ezarriko dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa