- Elkar-ekin plataformak bigarren eskuko arropa denda ireki du Soreasun. Hori bai, saltzeaz gain, beharrean dauden herritarrei arropa banatzen ere jarraituko dute, orain arte bezala. Bigarren eskuko arropa denda irekitzeko festatxoa egingo dute gaur (19.00etan) eta aurrerantzean ondorengo ordutegia izango du: astelehen, astearte eta ostegunetan 16.30etik 19.30era; ostiraletan 16.00etatik 20.00etara eta larunbatetan 10.00etatik 13.30era arte. Arroparen salmentarekin lorturiko dirua bazterketa sozialari aurre egiteko erabiliko da.