Alkateak bideo bat grabatu du egungo egoera azaltzeko

24.03.2020 | 01:04

Zestoa – Mikel Arregi, Zestoako alkateak, koronabirusak eragindako egoera azaldu eta horren aurrean hartu beharreko gomendioak herritarrei gerturatzeko bideoa grabatu du. Euskaraz egindako ikus-entzunezkoak 11 minutuko iraupena du eta interesatuek zestoa.eus Udalaren web gunean ikus dezakete.