bi herrien kontuak hizpide. Nagore Alkorta, Azpeitiko alkateak, eta Aitor Bereziartua zinegotziak Santpedor herriko Xavier Codina alkateari harrera egin zioten ostiralean. Udaletxea erakutsi ondoren, agintariek Azpeitia eta Santpedorri buruzko kontuak trukatu zituzten. Era berean, gaur egun Kataluniak bizi duen egoeraz aritzeko tartea hartu zuten.