- Udaleko Gazteria sailak udaleku parte-hartzaileak antolatu ditu aurten lehenengo aldiz DBHko ikasleentzat. Eredu berri honen bidez, izena eman duten gazteen artean erabakiko da uztaileko zein hiru astetan izango diren udalekuak, eta baita ere, zeintzuk izango diren egingo diren ekintza desberdinak.

Plazak mugatuak dira, eta izen-emate epea dagoeneko zabalik dago. Beraz, interesa dutenek edota informazio gehiago behar dutenek mezu bat bidali behar dute mgabentura@gmail.com helbide elektronikora. Amasa-Villabonan erroldatuek lehentasuna izango dute.

Matrikulari dagokionean, Amasa-Villabonan erroldatuentzat 50 euro izango da, gainontzekoentzat, aldiz, 60 euro. Mattin Gizarte Abenturak kudeatuko du egitasmoa.

Era berean, Amasa-Villaboako Udaletik azaldu dutenez, herriko gaztetxoei zuzendutako udaleku hauei forma emateko maiatza eta ekainean zehar lau bilera egingo dira.

Lehenengo bilkurarako hitzordua maitzaren 15ean egin dute, Villabonako Erreboteko plazan, 12.00etan. Horrela, dinamika desberdinen bitartez izena eman dutenen gustuen arabera diseinatutako udaleku parte-hartzaileak prestatuko dituzte gaztetxoek. Egun horretan bertan ere izena emateko aukera egongo da.