- Maider Gaztelumendiren Bizitza hankaz gora argazkia izango da Tolosako 2022ko egutegiaren azalean agertuko dena, eta, hortaz, 600 euroko saria jasoko du.

Bizitza da egutegiaren gaia, eta aurten epaimahai talde batek aukeratu ditu egutegian agertuko diren argazki guztiak. Azalekoaz gain, beste hamabi aukeratu dira (bakoitzak 200 euroko saria). Ura Iturralde argazkilariak eta Daniel Antonio Targazki elkarteko ordezkariak osatu dute epaimahai taldea.

Hauek dira hautatu dituzten irudiak hilabete bakoitzerako: urtarrila, Miguel Urangaren Esnatu!!; otsaila, Javier Ortizen Iñaki Goikoetxearen oroimenez; martxoa, Natalia Alfonsoren Fatxadak; apirila, Iñigo Goñiren 3 zailtasunak gainditzen; maiatza, Juliana Ribeiroren Musika bizitza da; ekaina, Idoia Zabaletaren Dantzan; uztaila, Daniel Jubinen San Blaseko ermitako loreak; abuztua, Unai Altolagirreren Beaire; iraila, Naiara Lasarteren Aurrera; urria, Irati Jauregiren Baloia baino irribarre borobilagoa; azaroa, Paula Bonillaren Hegan egin; eta abenduan, Fermin San Sebastianen Argi-ilunak.