- Neurri berriak dira indarrean Olaederra kiroldegian, osasun larrialdi egoera amaitu-tzat eman den honetan. Besteak beste, ez da hitzordurik hartu behar kiroldegira sartzeko.

Hala ere, musukoaren erabilera derrigorrezkoa da kiroldegiko gune guztietan, igerileku barruan eta dutxetan izan ezik. Aldagelak erabili daitezke, baina nahitanahiezkoa da bertan musukoa eramatea. Dutxa guztiak ez dira ireki segurtasun distantzia bermatzeko. Dutxatzerakoan bakarrik kendu daiteke musukoa. Azkenik, takilak erabiltzea derrigorrezkoa da.