- Jabetze Eskolak 15 jarduera antolatu ditu irailaren 28tik abenduaren 15era. Ikastaroak, tailerrak, emanaldiak eta hitzaldiak izango dira eta izen-ematea zabalik dago. Jarduera guzti horietan gai, ikuspegi, liburu, ikasketa, esperientzia, tresna, erritmo, gogoeta eta erronka berriak landuko dira, bizitza pertsonalean eta kolektiboan emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten jarraitzeko. Online eman behar da izena, tolosakoudala.org/berdintasuna webgunean eta izena eman ondoren, kultur etxean ordaindu ahal izango da matrikula. Tolosako Udalaren web orrian kontsulta daiteke eskaintza osoa.