- Pandemia dela eta, aurten ere ez dira Amabirjin jaiak ospatuko Zizurkilgo Herrigunean, eta horren ordez, asteburu kulturala antolatuko dute abuztuaren 13tik 15era.

Hortaz, hiru egunetan zehar herritarrak hainbat ekintzaz eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute. Besteak beste, puzgarriak, konkis txiki, Mikra zirko emanaldia eta bertso jaialdia.

Aforo mugengatik gonbidapenak beharko dira ikuskizun eta bertso jaialdirako. Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan egongo dira eskuragai. Informazio gehiago Zizurkilgo Udalaren webgunean ikusgai.