- Arratzaingo Fleming herri eskolako eta Erniobea BHIko jangela eraberritzen ari da Amasa-Villabonako Udala udara honetan. Espazioak hainbat berrikuntzen beharra zuen, eta ikasturte berrirako prest izango dutela aurreikusten da. Guztira, 19.727,48 euro inbertitu ditu Udalak. Dena den, Eusko Jaurlaritzaren eskutik, 13.675,75 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du lana aurrera egin dezan.