Villabona | Otelarre eta Arratzainera gas naturala eramateko lanak hasi dira

08.07.2021 | 00:32

villabona – Udalak Arratzain eta Otelarrera gas naturala eramateko lanei ekin die. Horrela, Arratzaingo hezkuntza eremura, futbol zelaira, Hika Txakonlindegira eta inguruko zenbait baserri eta etxebizitzetara iritsiko den gas natural hoditeria ezarriko du datozen asteetan. Udalak 38.102,90 euroko inbertsioa egin du gas hornidura ezartzeko eta irailaren hasierarako lanak amaituta egongo direla aurreikusten da.

noticias de noticiasdegipuzkoa