- Ehun eta bost urte bete zituen, igandean, maiatzaren 2an, Oliva Mariezkurrenak. Hain zuzen, Igoako (Nafarroa) Salbadorren bordan jaio zen, baina Zubillagarekin hamabi seme-alaba izan ostean, 1956an, maizter bila zebilen Berastegiko Gorostizu baserrira bizitzera joan zen. 1972an, ordea, Osingainera igaro zen familia, eta 1998. urtea geroztik, bere alabarekin batera Lurgainen bizi da.