- Elduaingo Udalean igogailua jarriko dute, irisgarritasuna bermatzeko helburuarekin. 2021eko aurrekontuko proiektu nagusiena da; hain zuzen, 120.000 euro bideratuko baitituzte. Obrari hasiera eman baino lehen, udaletxe barruan moldaketak egin beharko dituzte, eta une honetan, lehen solairua egokitzen ari dira.