- Alegiako Kultura batzordeak ahal den neurrian eskaintza kulturalari eusteko konpromisoarekin jarrai-tzen du. Gauzak horrela, sei ekitaldi izango dira martxoan, adin guztietako herritarrei zuzenduak: antzerkia, hitzaldiak edota ipuin kontaketak.

Martxoaren 5ean Elhuyar fundazioak eskainitako Bizilabe tailerrarekin hasiko da egitaraua. Plazan egingo den saioan, parte-hartzaileek zien-tziarekin eta teknologiarekin loturiko jarduerak egin ahal izango dituzte. Martxoaren 6an, larunbata, Intujai antzerki taldearen Ama-Alu-Lur. Sorgin baten ametsa antzezlana ikusi ahal izango da zinean 19.00etan. Emanaldi horretarako sarrerak martxoaren 1etik 5era bitartean erosi ahal izango dira kultur etxean, 18.30etik 20.30era, zor-tzi euroko prezioan.

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Eztanda talde feministak Pasa zaitez alde morera lemapean 19.00etarako plazan deitu duen kontzentrazio deialdiarekin bat egingo du Udalak.

Hilaren 11n irakurle taldeak 2021eko lehen saioa egingo du. Amaia Goikoetxeak dinamizaturiko saioan, Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da eleberria aztertuko dute 18.00etatik aurrera kultur etxean.

Martxoaren 18an Baikara taldearen eskutik hitzaldi bat eskainiko da kultur etxean. Emozioen identifikazioa, ulermen eta kudeaketa izenburu duen saioa 18.30ean hasiko da kultur etxean. Egitarauari haurrentzako saio batekin emango zaio amaiera. Martxoaren 23an Maite Francoren ipuin kontaketa bat izango da kultur etxean 17.00etatik aurrera, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat.