- Herritarrekin elkarlanean eraikitzen jarraitzeko, Udalak hamar prozesu parte-hartzaile abiaraziko ditu aurten.

Tolosako Udalak hainbat urte daramatza gobernantza modelo ireki baten aldeko pausoak ematen eta herritarren partaidetza sustatzeko ahaleginak egiten, eta 2021ean ere bide horretatik jarraitzeko konpromisoari eutsi nahi dio.

Prozesuetako bat izango da Tolosaldeko Emakumeen Etxea errealitate izateko II. parte-hartze prozesua abiatzea berdintasun arloa indartzeko. Honez gain, liburutegi berrian herritarrei zuzendutako espazioaren dinamikak eta erabilerak lantzeko saioak egingo dira.

Ordenantzei dagokienez, herriko merkataritza txikia babesteko eta bultzatzeko ordenantza berria sortuko da eta partaidetza eta informazioa erregulatzeko gardentasun eta gobernantzako ordenantza berria egingo da, herritarren ahalduntzea udalaren egunerokoan txertatzeko.

Haur, nerabe eta gazteen diagnostikoa egin eta haiei zuzendutako plana garatuko da bizi duten egoeraren argazki orokor bat eraikitzeko. Era berean, haurren ongizate fisiko eta emozionala bultzatzeko Eskolabideak proiektua garatuko da eta i kastetxeetako ekintza edo proiektuen elkar-sorkuntza prozesua egingo da DBHn dauden 12-15 urte bitarteko gazteekin, gurasoekin eta irakasleekin elkarlanean.

Honez gain, landa eremuko auzoen etorkizuna aztertuko da plan estrategikoak garatzeko. Zain-tzaileen formazio-beharren inguruko ebaluazioa ere egingo da, zain-tza eta laguntza sarea edo sareak indartzen jarraitzeko. Azkenik, Tolosako Jaien Berdintasun Behatokia gauzatuko da eragileekin batera berdintasunaren aldeko sinergiak indartzeko.