Joan zen astean egin zuten Zizurkilgo Iriarte etxean Plaza Etxeberri etxearen inguruko pintxo tertulia. Herribizigunek bideratuta, gaiaren inguruan egin den hirugarren bilera izan da. Plaza Etxeberri eraikina Udalak erosi zuen eta etorkizuneko erabilerak aztertzen ari dira. Hurrengo bilera eraikinean bertan egiteko proposamenarekin amaitu zen pintxo tertulia.