- Gaur izango da Galtzaundi Euskara Taldeak Euskararen Egunaren harira antolatu duen bigarren hitzaldia. Maialen Lujanbio bertsolariak sormena eta hizkuntza izango ditu hizpide Hemendik joaten da mundura? Hizkuntzaz eta sorkuntzaz kontu batzuk hitzaldian.

Tolosako kultur etxea txiki geratu da eta azkenean Topic-en egingo da hitzaldia, 18.30ean. Galtzaundik sarrera gehiago eskura jartzea erabaki du eta Tolosako kultur etxean edo Galtzaundiren egoitzan eskuratu daitezke. Gonbidapenak doakoak dira, baina beharrezkoa da aurrez eskuratzea.