Test antigenikoak eta PCRak egiteko etxola jarri da Beko-biden

17.11.2020 | 02:49

Ibarra – Test antigenikoak eta PCRak egiteko etxola jarri dute Beko-biden, Ibarrako osasun etxetik oso gertu. Honela, orain arte osasun etxean egiten ziren frogak bertatik atera eta etxolan egingo dira. Test antigenikoak froga azkarrak dira, momentuan ematen baitute erantzun eta hauek, sintomak dituzten herritarrei egingo zaizkie. Kutsatuekin harreman zuzena izan dutenei PCRak egingo zaizkie etxolan.