- Euskaraldiaren baitan, gaur Txor Txor bakarrizketa umoretsua izango da, 20.00etan, Gurea antzokian. Sarrera doan izango da aforoa bete arte eta ez da sarrerarik edo gonbidapenik behar. Euskaraldia ekimena gizarteratu nahi da emanaldi honen bidez, batez ere, ahobizi eta belarriprest rolak eta hauek adierazten dituzten portaerak.