- Amasa-Villabonako udalbatzak gehiengo osoz onartu du EH Bilduk aurkeztutako adierazpena, aldeko hamaika bozka (EH Bildu eta EAJ-PNV) eta aurkako bozka bakarrarekin (PSE-EE). Ondorioz, aurrerantzean Rodolfo Martin Villa espainiar ministro ohia persona non grata izango da udalerrian.

Horrez gain, alderdi abertzaleen artean adostutako adierazpenean, Martin Villa auziperatzeko ahalegina egin duen María Servini epaileari frankismoko krimenen zigorgabetasunarekin amaitzeko egiten ari den lana eskertu, eta Argentinako epaitegia egiten ari den lanarekin jarraitzeko eska-tzen zaio.