- Gaur 19.00etan, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan Formol konpainiaren Album antzezlana egongo da. Ikuskizuna edonorentzat irekia da eta ondoren euskararen inguruko solasaldia eta luntxa egongo dira pasaitar gazteekin. Bertaratzeko gonbidapena eskuratu behar da Pasaiako udal webgunearen bitartez.