- Joan den ikasturtean, lehen aldiz, Neska Gazteentzako Txokoa eskaini zen, tailerrak antolatzeko eta gazteei baliabideak eskaintzeko helburuarekin, ikuspegi feministatik. Aurten Emakumeen Etxean helburu horrekin jarraituko dute eta udazkenean, urritik abendura, lau tailer antolatu dituzte.

Lehenengoa, Feminismoan murgiltzen! Nondik gatoz eta zertaz ari gara hitz egiten?, urriaren 16an burutuko da 10.00etatik 13.00etara. Izena emateko azken eguna gaur da.

Azaroan Pankarta bisualak egiteko sormen tailerra eta autodefentsa feminista ikastaroa antolatu dira.

Azkenik, abendurako plazerrari buruzko saioa programatu da eta bertan jostailu sexualak ezagutzeko aukera egongo da.

Tailer guztiak euskaraz izango dira eta izena emateko aukerak hauek dira: Emakumeen Etxean (Txirrita parkea) bertan, astelehen eta ostiraletan 9.00etatik 13.00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16.00etatik 20.00etara; email bidez (emakumeenetxea@errenteria.eus edo eskolafeminista@errenteria.eus); edo telefonoz (943 449 630).

Data guztiak Herri Biziako webgunean ikus daitezke.