Oiartzun: arditurriko meategietara irteerak, udazkenean

Urriaren 12an Oiartzungo meatzetara Tren Berdean joateko aukera dago, baina izena eman behar da

05.10.2021 | 02:06
Ikasle batzuk meategietara bisitan. Argazkia: A.M.

Oiartzun – Udazkenean aukera bikaina izango da Oiartzungo Arditurriko meategiak ezagutzeko Gipuzkoako Parketxeak bisita bereziak antolatu baititu.

Erromatar garaietatik ustiatu diren meategi hauetara autoz edo Arditurriko bidegorria jarraituz, oinez eta bizikletaz iritsi daiteke. Oiartzungo Pagoaldea poligonotik ateratzen den Tren Berdean joan daiteke ere bai.

Trenez hurbildu nahi dutenek udazken honetan hiru data izango dituzte horretarako. Lehendabizikoa urriaren 12a izango da. Azaroaren 1ean eta abenduaren 6an ere eskaintza bera egingo da. Prezioak hiru eta zazpi euro bitartekoak izango dira.

Trena Ergoiengo Pagoaldea poligonotik abiatuko da Arditurrira, bidean Aiako Harria Natura Parkean murgilduz. Hautatzen den bisitaren arabera izango da ordutegia: 10.00etatik 12.00etara. Musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da, plazak mugatuak baitira. Informazio gehiago edo erreserba egiteko 943 495 069 edo 688 895 068 telefonoetara deitu daiteke edo arditurri@gipuzkoanatura.eus posta elektronikora mezu bat bidal daiteke. Bestalde, www.gipuzkoanatura webgunean informazio zehatza dago.

Irteera berezi hauez gain, urrian eta azaroan Arditurriko Parketxea asteazkenetik igandera eta jai egunetan zabalik egongo da, goizeko ordutegiarekin, 10.00etatik 14.00etara.

Meategietan oinarrizko bisita, adin guztietarako egokia den ibilaldia, eta sakoneko bisita eskain-tzen dira. Gainera, interpretazio zentroa bisitatu daiteke ondare guztiaz jabetzeko.

Gipuzkoako Parketxetatik adi-tzera eman dutenez, "herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategi batean, nahiz etxetik hain gertu dugun".

noticias de noticiasdegipuzkoa