Lezoko Udaleko hainbat departamentuetako fatxadetan pintadak agertu ziren berriro joan den astean. Zehazki, Kultura, Euskara eta Kirola (irudian) eta Hirigintzako lokaletan. Udalak azpimarratu du ekintza horiek garbiketa-lan gehigarri bat sortzen dutela, hortaz, gastu publikoa handitzen dela. Beste behin, gizalegez jokatzeko eskatu zaie herritarrei, gertaera hauek berriz ez errepikatzeko eta protestak "modu zuzen eta formalagoan" egin behar direla adierazi du, ondarea hondatu ordez.