Oiartzun | Herriko ekoizleek HemenGuk elkartea sortu dute

Ekainaren 19an, goizean, 9.30etik 14.00etara, Kontzejupean azoka bat burutuko dute 20 posturekin

09.06.2021 | 00:53
Oiartzungo ekoizle, eragile eta udal ordezkariak, aurkezpenean. Argazkia: N.G.

Oiartzun Oiartzungo ekoizleak saretu eta haien produktuak susta-tzeko egitasmoa jarri dute martxan Udalak, zenbait herritarrek eta ekoizleek. Elkarteak HemenGuk izena hartu du bertakoari eta bertakoek eginari erreferentzia egiten diolako.

Herriko ekoizleak ezagutzera eman, kontsumitzaileekin harremana sustatu eta herriko produktuak balioan jartzea da elkarlan honen helburua.

Helburu hori lortzeko xedearekin, HemenGukek antolatu duen lehenengo ekintza bertako ekoizleen azoka izango da. Hilaren 19an, larunbat goizean, Kontzejupean Oiartzungo 20 ekoizle elkartuko dira 9.30etik 14.00etara.

Postua jarriko dutenen artean, lehenengo sektoreko ekoizleak daude, baita beste sortzaile artisau ba-tzuk ere. Salmentarako gune izateaz gain, topagune izan nahi du hilaren 19ko azokak, produktu lokalak eta bertako ekonomia suspertzeko.

Izan ere, HemenGuk elkarteak aterki zabala eskaini nahi die Oiar-tzungo ekoizleei. Horregatik, Udalaren, herritarren eta ekoizleen arteko elkarlanak jarraituko du, bertako produktuak eta ekoizleak indartzen jarraitzeko bestelako egitasmoak ere martxan jartzeko.

Adibidez, Oiartzungo ekoizleen arteko saretze eta elkarlan honi esker, dagoeneko astelehenetan Killirikupen izaten den azoka txikia osatu da. Bertan, Arraztaloko saskiak, Peluzarko arrautzak, Zitueneko pasta, Gezaminako ogia, Larremotxeko gazta eta Arabolazako eztia elkartzen dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa