- Oiartzungo helduen antzerki taldeak, Txinalkak, asteburu honetan emanaldi bikoitza egingo du. Saioak igandean 18.00etan eta 20.00etan izango dira, udaletxeko areto nagusian. Idoia Beratarbidek idatzitako Itxoiten lana aurkeztuko dute eta sarrerak salgai daude bost euroren truke txokolategian.