- Oiartzun 2021 urtekaria osatzen hasi da Udala, Urtekari Batzordearen bidez. Herriko elkarte eta norbanakoek urtekarirako idazlanak bidali nahi badituzte, epea irekita dago. Maiatzaren 1a izango da lanak bidaltzeko epemuga. Idazlanak e-mailez (kultura@oiartzun.eus) edo Kultura sailean pendrive batean entregatu daitezke. Lan bakoitzak gehienez bi argazki izango ditu.