Bandak Internet bidez kontzertua eskainiko du

23.12.2020 | 01:02

Errenteria – Errenteriako EMKE bandak bihar 12.30ean bere web orriaren bidez Gabon kontzertua eskainiko du, aurtengo azkeneko emanaldia. Alain Aierdiren zuzendaritzapean, bandako bi talde murriztuk grabatu dute emanaldia. Errepertorioa "polit eta goxoa" izango dela hitzeman dute. Errenteriako bandak aurten zaila izan du bere ohiko egutegia mantentzea pandemiarengatik.