Lezoko Udala Lezo 2030 Agenda prestatzen ari da

21.12.2020 | 00:41
Lezoko udaletxea. Argazkia: N.G.

Lezo – Udalaren kudeaketa iraunkorrari balioa emango dion eta herritarrekiko konpromisoak gardenago egingo dituen Ekintza Plan bat izango duen Gipuzkoako lehen udalerrietako bat bilakatuko da Lezo. Horrez gain, plan horren bitartez, herritarraren jarduerak modu zuzenagoan identifikatuko ditu, haien parte-hartzea sustatuz.

Jose Ángel Sánchezek, Ingurumen eta Trantsizio Ekologikoko zinegotzi delegatuak, jakinarazi duenez, Lezoko Udala Lezo 2030 Agenda prestatzen ari da, udal politikak eta proiektuak Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) lerrokatzeko.

Aipatu estrategiak gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan Lezoko giza garapena bultzatuko ditu eta horretarako, herrian identifikatutako beharrei erantzuna emateko 2030 urtera bitarteko plangintza jasoko du.

Dagoeneko diagnosiaren behin-behineko dokumentua osatua dago eta 2021era begira, Lezo 2030 estrategia osatu nahi du Udalak, herritarren partaidetzarekin batera.

Lezori dagokionez, Udalak 2006ko apirilean onartu zuen herriko garapen iraunkorraren aldeko lehenengo Ekintza Plana eta, orduz geroztik, ekintza ezberdinak eraman ditu aurrera. Haren indarraldia agortuta, 2020 urtearen hasieran, Udalak 2030 Agenda lantzen hasi zen.