- Datorren igandean 18.30ean Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan Kontukontari taldeak haurrentzako ikuskizun berezia eskainiko du. Euskarazko hamar haur-kantuen kontzertu antzeztua txotxongiloekin taularatuko dute. Sarrerek hiru euro balio dute eta Eventbrite plataforma digitalaren bitartez edo emanaldia hasi baino ordubete lehenago leihatilan eros daitezke.