Gabonetan liburutegiek ordutegia aldatuko dute

18.12.2020 | 01:33

Pasaia – Gabonetako opor garaian, Pasaiako liburutegiak goizez bakarrik egongo dira zabalik eta zenbait egunetan itxialdiak egongo dira. Esaterako, San Pedro eta Donibaneko liburutegiak 21etik 24ra itxita egongo dira eta Trintxerpekoa, abenduaren 28tik 31ra. Informazio gehiago udal webgunean (pasaia.eus).