- Datozen egunetan, Errenteriako Udalak 607 led luminaria berri ezarriko ditu. Honela, Udalak energia arloko bere konpromisoari tinko eutsiko dio, COVID-19ak gizartean eta eremu guztietan eragina izan duen arren.

Kaputxinoak eta Beraun auzoetan, Agustinak auzoko behe aldean eta Hirigune Historikoko zati batean burutuko dira lan hauek. Luminaria horien ordezkatze-lanak abenduan hasi eta 2021eko otsailean amaituko dira.

Proiektu honek ia 280.000 euroko kostua du (BEZa barne) eta Eskualdeen Garapenerako Europear Funtsaren (Feder) %50eko diru-laguntza izan du. Dirulaguntza hau IDAEk (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua) kudeatu du.

Jarduera hauen helburua argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea da, eta horretarako, gaur egun dauden bonbillak led teknologia dutenengatik ordezkatuko dira eta argiztapena kontrolatzeko sistema adimentsua ere abian jarriko da. Lan hauen ondorioz, aldatuko diren koadro horietako egungo kontsumoaren %73ko murrizketa izango da.

2015 eta 2020 bitartean egindako ekintzen bidez, 2.694 luminaria led teknologia dutenengatik ordezkatuko dira, Errenteriako argiteria publikoaren %60.