- Igandean Errenteriako musika bandak Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren eta Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrena gogoan izateko, kon-tzertu berezia eskainiko du Koldo Mitxelena ikastolako patioan 12.30ean.

Emanaldi berezi honetan, Mikel Markez abeslariak eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Aitor Albistur bertsolariek parte hartuko dute.

Kontzertua doakoa da, baina egungo egoera soziosanitarioa kontuan izanda, gonbidapenak jaso behar dira Niessen kulturguneko leihatilan.