- Larunbatean Muskulo taldeak bere disko berria, Esan gabe doa, aurkeztuko du 19.30ean Alabergako Goiko plazan. Eguraldi txarra egingo balu emanaldia Koldo Mitxelena ikastolako jolastokira lekualdatuko litzateke. Ikuskizunerako sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Bi modu daude: bibe.me plataforman edo Niessen kulturguneko harreran (hemen bihar arte).