Kultura sektoreko elkarteek uztailaren 30era esak ditzakete dirulaguntzak

Bere jarduera etenda edo beraien sarrerak murriztuta ikusi duten sozietate txikiei zuzenduta daude

19.07.2020 | 00:23

Errenteria – Eusko Jaurlaritzak kultura sektoreko mikroenpresentzat hartzen diren elkarte eta sozietateen gastu finkoak edo egiturazkoak arintzeko dirulaguntzak prestatu ditu eta hauek Oarsoaldea garapen agentziaren bidez kudeatu daitezke. Laguntza hauek jarduera erabat etenda edo murrizketa izan duten enpresei bideratuta daude.

Dirulaguntza eskuratzeko hamar langile baino gutxiago eta urteko fakturazioa bi milioi eurokoa baino txikiagoa izan behar dute enpresek.

Deialditik kanpo geratuko dira berariaz kultura sektorean xeheka merkaturatzera bideratutako jarduerak garatzen dituen erakundeak (liburutegiak, musika dendak, zinema aretoak, arte galeriak...), baita heziketa arloan profesionalei bideratuta ez daudenak ere. Halaber, deialditik kanpo geratuko dira kirol, aisialdi eta denbora libre edo gehien bat turismora bideratutakoak.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 30ean amaituko da eta dokumentazioa www.euskadi.eus/zerbitzuak/1106201 webgunearen bitartez aurkeztu behar da.

Diru kopuruari dagokionez, aurkeztutako kontzeptuen %80 lagunduko da diruz; hori bai, gehienez, 10.000 euroko laguntza emango zaie onuradunei. Izapidetzeko, sozietate edo elkarteak aurkeztutako lagun-tza eskabidean gutxienez 1.000 euroko gastua jaso beharko da.

Erakunde onuradunei lehenengo ordainketa dirulaguntza aurkeztean justifikatutako zenbatekoan emango zaie, eta bigarren ordainketa, gainerako zenbatekoan, behin dirulaguntza justifikatuta.

noticias de noticiasdegipuzkoa